XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hori metaforarik gabe esanda, zeren eta gizonezkoak erekzioetan neurtzen bait du bizitzaren intentsitatea eta, maitaleari plazerra sortzen dion aldi bakoitzean, indartzen du bere estimazio propioaren neurria.

Guziei ez, baina jeneralki hitz egitea bidezko egiten duen gizon portzentaia izugarri altuari gustatzen zaizkio neska gazteak.

Baina, badirudi, alor horretan ere aldaketarik gabe errepikatzen dela garai batean erotismoa eta pornografia definitzeko erabiltzen zen pobre/aberats binomioa.

Aberatsen erotismoa lentzeria finean zegoen, argazki kalidade oneko aldizkarietan.

Pornografia pobrearen erotismoa zen.

Gaur egun ere, ospetsu eta aberats diren zaharrek bakarrik konkistatzen dute neska gazteagorik.

Gainontzekoek ordaindu beharra daukate, bost milatik gora, neska gaztearen larrua.

Bilatzen dena berdintasuna izanik, idazle eta politikoek ezberdintasunaren estigma hori daukate eta, horrek hutsegitean, maila altu eta bereziko gizarterako sarrera giltza, edo egile eskubideak, edo aurrera begira erreleboa hartuko duena ezagutzeko amistade sorta handia.

Gainontzekoek soldata neurtu beharra daukate, pentsioa zatikatu, eta gaztetasunaren iturriko ura arrazionatuta iritsiko zaie.

Agian ez da dena horrela, baina bai gehiena.

Eta gehiengoarentzat amets bat besterik ez da izango, azkenean, noizbait emakume askoz gazteago batek maitatu eta desiatu izan zuen sentipen hori, diruaz lortu zituen titi handi eta eder haietatik datorkien irudipen ergela.

Horrela adierazten dio, Luis Mateo Díez-en nobelara itzuliaz, emakumezkoak gaua haitzuloan berarekin konpartitu duen kofradiako kideari:

- Gau hura amets bat izan zen eta ametsak izan ziren baita nire ohera lerratu zinen beste hiru gau haiek ere.

Eta ametsetan ari dira gure idazle zaharrak ere, esistitzen ez den EDADEAREN ITURRIA aurkitu dutelakoan.

Baina idazlea umetatik ametsetara ohitzen den arraza da eta, bizitza osoa horretan, etsi gabe, eman ondoren, bere egoera normala ametsetan ihardutea dela iruditzen zaigu, eta jakina da ametsetan edozer gauza gerta daitekeela, zeori baino hogeitamar urte gazteagoa den emakume bat zutaz maitemintzea, adibidez; eta hori da EDADEAREN ITURRItik hurbilen dagoen sirripa, besteengan maitasuna, desioa pizten dugula jakiteak mantentzen bait gaitu bizirik.

Neska gerontofiloak ez dira estatuak, 68ko maiatzeko ikasle sutsuak baizik, eta agureekiko beren harremanek ez dute betirako iraungo.